Parlamento Vasco Eusko Legebiltzarra-k proposatuta
Otsailak 23, 2012
Kiroleko dopinaren aurkako lege-proiektuak asmo handiko esparru juridikoa izatea ere lortu nahi du, gure kiroletik dopinaren gaitz larria eraginkortasunez erauzten saiatzeko. Bai kirol federatuan bai eskola- eta unibertsitate-kirolean, animaliek parte hartzen duten lehiaketak barne.
Ezarritako prozedura jarraituz, zuzenketen prozesua itxi aurretik ADI!-tik hiritarren ekarpenekiko txosten bat bidaltzen diegu legebiltzarkideei, eztabaida parlamentarioan kontuan har ditzatela.
Gune honetan prozesuak sortzen den informazioa eskuratzen dugu, zuek legearen behin-betiko egitean zuen ekarpenen eragina jakin dezazuela.
Lege honek herri-probetan ere kontrola ezartzea jasotzen du. Halako probetan ba al da dopinik, zure ustez¿ Ez parte hartzea eragin al dezake neurri horiek hartzeak¿
Zure ustez, bereizi egin behar al dira legean kirol-lehiaketak eta dopintzat jo daitezkeen ohitura finkatuak¿
Arazoa osasun publikoa eta interes ekonomikoak dituzten amaraun antolatuak badira, ez al litzateke hobe trafikoa jazartzea eta ez hainbeste kontsumoa¿
Hainbestekoa al da benetan dopina, osasun publikorako arriskutsutzat jotzeko¿
Kiroleko dopinaz hitz egiten da. Badira beste ikuskizun batzuk, hala nola zirkua, non kondizio fisikoa funtsezkoa den eta, beraz, dopin arriskua egon daitekeen. Printzipio berei jarraituz arautu beharko lirateke¿ Ba al da lege paralelorik alor horietarako¿
Dopinik gabeko kirolak ere badu arriskurik osasunerako, pertsona nagusientzako bereziki. Dopinak organismoaren ahalmenaz gaindiko kirol praktikak eginarazten baditu, arautzen al da nolabait gehiegizko ahalegina kirol jarduera guztietan¿
Ba al da dopin arriskurik zure gimnasioan¿
Goi mailako kirolak lesio asko sorrarazten ditu. Beraz, osasun publikoko arazotzat jo behar al da hori ere¿
Zergatik dago hainbeste "bat-bateko heriotza" goi mailako kirola egiten dute pertsona horien artean¿
Bizitzako beste jarduera batzuetan ez da mugatzen ezta bereziki kontrolatzen ere errendimendua handitzen duten substantzien kontsumoa. Exekutibo batek bere errendimendua hobetu badezake, zergatik ez kirolari batek¿
Kirolean sartzen duzun ordu-zenbatekoarekin al dago lotuta kirol errendimendua¿
Meatzariak bizimodua aurrera ateratzeko Osasuna arriskuan jartzen badu, zilegi al da kirolari bati gauza bera egiteko eskubidea mugatzea¿ Legeak ez al luke mugatu beharko kirolarien Osasuna zaintzera eta kirolariak beren baimenik gabe erabiliak edo esplotatuak ez direla ziurtatzera¿
Lege-proiektuaren arabera, kirolariena da hartzen edo erabiltzen duten guztiaren erantzukizuna. Gai al dira, zure ustez, hartzen duten guztia kontrolatzeko¿
Goi mailako errendimendu-zentro baten esku jartzen zarenean, ba al duzu, zure ustez, zentroak ezarritako jarraibideei uko egiterik¿
Legea bereziki zorrotza da adin txikikoei dopagarriak emateari dagokionez, baina ez da espresuki aipatzen haien legezko ordezkarien erantzukizuna. Zer erantzukizun egotzi dakieke, zure ustez¿
Utziko al zenieke zure seme-alabei zentro batean sartzen, baldin eta zentro horretan seme-alaben trebeziak modu ez naturalean handitzeko substantziak erabiltzen direlako susmo txikiena balego¿
Ondo definitua al dago, zure ustez, kirol errendimendua artifizialki handitzearen muga¿ Errendimendua artifizialki hobetzeko metodotzat har al daitezke zenbait entrenamendu-teknika¿ Argi al dago analisien emaitzak positibotzat jotzeko mugak ezartzeko irizpidea¿
Zigortutako kirolari edo kirol-erakunde batek, behin zigorra beterik, berreskuratu al ditzake, zure ustez, diru-laguntza publikoak ala entzutea betiko galduta gelditu behar du¿
Dopin teknikak etengabe eboluzionatuz doaz. Argi al dago lege honetan, zure ustez, eguneratze- eta kudeatze-prozesua¿
Sor al dezake, zure ustez, elikagai batek edo substantzia batek erreakziorik organismoetan, elementu debekatuenekin nahas daitekeenik¿
Legeak arau-hauste larri eta oso Larica jasotzen ditu. Ez dago arau-hauste arinik. ¿Legea gogorregia dela erakusten al du horrek, zure ustez¿
Besterik gabe zigortzeko motibo izan behar al du dopinak, zure ustez¿
Substantzia debekatu batzuen presentzia-muga jakin batzuk baimentzen direnez, ez duzu uste muga horrekin jolastera akuilatzea dela hori¿ Ez zaizu iruditzen erregulazioa bera akuilu dela eta dopina erauzteko helburuaren aurkakoa¿
Kirolariaren osasun-txartelak arriskuan jartzen al du, zure ustez, haren intimitate-eskubidea¿
Osasun txartela, deskribatuta dagoen moduan, aurreikuspen eta segurtasun elementu bat al da, zure ustez, txartela erabiltzen duen kirolariarentzat¿
44 Proposamen
49 Iruzkin
78 Boto
0 Partaide