Parlamento Vasco Eusko Legebiltzarra-k proposatuta
Ekainak 25, 2015
Eusko Legebiltzarrak plataforma honetan jartzen duen adikzioei buruzko lege-proiektu honen bidez, adikzioei eragiten dieten arlo guztiak eguneratu nahi dira, ikuspegi orokor eta zeharkako batetik helduta.
Lege berritzaile bat da, lehentasuna ematen baitie heziketari eta prebentzioari, eta ez zehatzeari, eta adikzioari buruzko kontzeptu zabal bat hartzen duelako, jokabide-adikzioak barne.
Horregatik, lege-proiektu horrek gizarteko kolektibo eta sektore askori eragiten dio eta, beraz, interes orokorrekoa da. Horregatik, eta legeak berak parte-hartzea ezartzen duelako bere artikuluetan helburuak lortzeko bide gisa, lege-proiektu hau sartzen dugu herritarrentzako plataforma honetan.
Ezarritako prozedura jarraituz, zuzenketen prozesua itxi aurretik ADI!-tik hiritarren ekarpenekiko txosten bat bidali diegu legebiltzarkideei, eztabaida parlamentarioan kontuan har dezatela.
Gune honetan prozesuak sortzen den informazioa eskuratzen dugu, zuek legearen behin-betiko egitean zuen ekarpenen eragina jakin dezazuela.
Lege Proiektua Deskargatu (PDF 541KB)
Oso errotuta dauzkagu gure gizartean alkoholaren kontsumoari lotutako hainbat ohitura, adibidez. Posible da ohitura horiek lege bidez aldatzea¿
Legearen iritziz, osasun indibidual eta kolektiboaren sustapena da adikziozko ohiturei aurre egiteko modurik onena. Lehena sustatzeak bigarrena desagertzera eramango al gaitu¿
Substantzia-kontsumo edo ohitura guztiak ez dira adikziozkoak, nork erabakitzen du noiz bihurtzen den adikziozko¿ Nola neurtzen da¿
Sare sozialak, bai eta bideo-jokoak ere, potentzialki adikzio-eragiletzat hartzen dira lege honetan. Kontrolatu daiteke sare horien kontsumoa, edo komunikazio-modu berritzat onartu behar dira¿
Guraso-kontrola, beraz, adikziozkoak izateko modukoak diren ohitura horietara sarbidea duten gailu guztietan instalatu beharko litzateke¿ Aski da denboraren berri ematen duen erloju bat¿
Portaerazko adikzioetarako, ordea, ez da ezartzen zigorrezko neurrik, sozialki kontzientziatu eta mentalizatzekoak baizik. Ez al litzateke koherenteagoa substantziarekiko adikzioei ere irizpide bera aplikatzea¿
Zigarreta elektronikoak erretzea edo bapeoa adikziozkoa da¿ Eta kaltegarria¿ Tabakoaren mailan egon behar al da¿ Kafea ez al da bapeoa bezain arazotsua eta adizkio-eragilea¿
Droga legal edo portaera konpultsiboekiko adikzioa dutenen borondatezko erregistro bat sortu beharko litzateke euren buruak baztertzeko, jokoarekin egiten den moduan¿
Ikastetxeetan, kirolguneetan eta umeentzako ikuskizunen eremuetan aire zabalean erretzeko debekua, gehiegizkoa al da¿ Mugarritu daitezke kaleko eremu publikoak¿
Hainbat substantziaren publizitateak (esaterako, alkohola, tabakoa edo bapeoa) murrizketa oso zabalak ditu, are zehapenak, ez ordea gainerako adikzioek. Zehatzeko araubide bat ezarri behar da azken adizkio horietarako¿
Benetan unibertsalak al dira lege honetan erabiltzen diren balioak¿ Kaltegarria al da pertsonarentzat buru-belarri ikasketetan, lanean, kirolean edo jokoan murgiltzea, giza harremanak alde batera utzita¿ Beharrezkoa da bakoitza nork bere buruari egiten dion kaltetik babesteko legeak egitea, edo askatasun pertsonalean muturra sartzea da¿
Legearen testu osoan interes bat dago adizkioak gizartearen eremurik ahulenetan prebenitzeko, babesteko edo haiei buruz ikertzeko. 61. artikuluan, hain zuzen ere, emakumeei eskainitako paragrafo bat dago. Justifikatuta dago bereizketa hori¿
Hezkuntza-ereduari buruzko erreferentziak zenbait ohitura edo kontsumori buruz kontzientziatzera mugatzen dira, zein kaltegarriak diren aipatuz. Irakatsi al daitezke eskola-curriculumean guraso-ereduak eta horiek autoestimuan dituzten ondorioak¿
Adikzioak, eskuarki, hainbat eratako desegokitze psikologikoetarako erantzunak izaten dira. Badu zentzurik adikzioak kriminalizatu eta debekatzeak, jatorriko arazoaren irtenbidea bermatu barik¿
Publizitate arloko ereduek eragin handia dute herritarren erreferentzietan eta hezkuntzan. Publizitate etikoa ez al litzateke sustatu beharko erakundeen aldetik¿
Herritarren parte-hartzea sustatzen da horrelako arazoei aurreko egiteko printzipio nagusi gisa. Legeak, bestalde, parte-hartze hori bideratzeko bide konkretu batzuk jaso beharko lituzke¿
Arau-hauste larritzat hartzen da edari alkoholdunen ontziak imitatzen dituzten produktuak adingabeei saltzea. Benetan, objektibagarria al da puntu hori¿
Legean jasotzen diren arau-hausteek arauak jasotzen duena betetzen ez duten establezimenduekin lotzen da; baina, arau-hauslea erabiltzailea da. Egokia al da gainbegiratze eta zaindaritza lana enpresaburuari egoztea¿
14 Proposamen
7 Iruzkin
16 Boto
0 Partaide