Parlamento Vasco Eusko Legebiltzarra-k proposatuta
Ekainak 12, 2012
Udal legearen proiektuak EAE-ko erakunde-sarean euskal udalerrien posizioa mugatzen du. Bere helburu nagusietan nabarmentzen dira udalen maila instituzionala aitortzea, tokiko autonomia aldeztea eta babestea, udalen lege- eta eskumen- erregimenak ezartzea eta erakundeen arteko koordinazio sistema bat finkatzea.
Legebiltzarra desegiteko dekretua argitaratzearen ondorioz bertan behera gelditu dira tramitatzen ari ziren ekimenak. Beraz, Euskadiko udalen lege-proiektuak ez du bidean aurrera egingo instituzio honetan.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu ADI! plataforman parte hartu duzuen guztioi egin dituzuen ekarpen eta iruzkinengatik.
Espero dugu tresna hori laster abian jartzeko modua izatea ekimen berriekin.
Eskerrik asko
Lege proiektu honek beste erakunde batzuen eskumenak barne hartzen al ditu¿ Eusko Jaurlaritzari zein Foru Aldundiei konpetentziak kentzea eta hauek udalen esku uztea positiboa izango litzatekeela uste al duzu¿
Prestaturik al daude udalak herritarrekiko ardura handiagoa beren gain hartzeko¿
Uste al duzu toki batean urte gehiago daramaten herritarrek etorri berriek baino eskubide gehiago izan beharko lituzketela hainbat esparrutan¿
Herritarren bizi-kalitateak hobetuko litzateke udaletxeek beraien arauzko ahalmena zabalduko balute¿
Uste al duzu beharrezkoa izango litzatekeela udalek herritarrak kontutan hartzea erabakiak hartzerakoan, teknologia berrien bidez¿ Zure udalean herri-ekimena bultzatuko zenuke, Legeak aurreikusten duen bezala, horretarako tresna egokia sortuko balitz¿
Alkateordeak Alkatearen Tenienteak izendapenaren ordez aldatzea esnobismo hutsa dela uste al duzu¿
Biztanle askoko udalerriek biztanle gutxiko udalerriek baino garatzeko aukera gehiago al dituzte¿ Lege Proiektu honek hautemate horretan laguntzen al du¿
Erabakiak hartzeko ahalmena hurbil izateak jarduera politikoaren hautematea eta ezagutza hobeto ulertzen laguntzen al du¿
Ezagutzen al dituzu zure udalak dituen zerbitzuak¿ Nahikoak al dira¿ Gehiegizkoak al dira¿ Gehiago izatea gustatuko litzaizuke¿ Zein erakunderi kenduko zenizkioke¿
20 Proposamen
18 Iruzkin
74 Boto
0 Partaide