Zer den ADI!, eta zertarako balio duen

ADI! Eusko Legebiltzarrak herritarren esku jartzen duen tresna da, haien ahotsa legegintza-organora helarazteko.

ADI!-n  gaur egungo gaiei eta Legebiltzarreko prozesuan sartzen diren lege-proiektu eta -proposamenei buruzko eztabaidak irekiko dira, herritarren iritziak Ganberako ordezkari politikoengana iritsiko diren bermearekin.

Tresna hau lehenengo urratsa da demokrazia parte-hartzailerantz, aukera emanez zuen iritzi eta ideiak aurkezteko, beste batzuenak komentatzeko eta interesgarrienak bozkatzeko. Gai bakoitza eztabaidatzeko zehaztutako epea amaitzen denean Eusko Legebiltzarrak ADI!-ren jarduera eta ekimen azpimarratuenak jasoko ditu agiri batean eta Ganberako eztabaida itxi aurretik legebiltzarkide guztiei helaraziko die, zuzenketak planteatu eta botoa emateko orduan herritarren iritziak kontuan hartzeko modua izan dezaten. Herritarrek haizeak eramaten ez duen eztabaida batean parte hartzen dute, eta haien iritziek politikarien babesa jasotzen ez baldin badute, jakin dezakete ez dela iritsi ez zaizkielako, baizik eta ideia horiekin bat ez datozelako. Eta hau pauso handia da gardentasunerantz.

Tresnaren  erabilerak bide luzea dauka, legeek eta teknologiak parte hartzeko beste modu batzuk erabiltzen uzten duten neurrian.

Nola eman behar dut izena?

Sartzea oso erraza da, formulario soil baten bidez izena, erabiltzaile-izena, emaila eta pasahitza emanez edo baita klik soil baten bidez gizarte-sare hedatuenetan profila lotuz ere. Bigarren aukera honek balio erantsia dauka sare hauek eztabaidak zabaltzen lagunduko dutelako, guztiei eztabaidara gehitzeko animatuz.

Nola eman dezaket ideia bat?

Behin izena emanda oso erraza da: koadro bat ageriko da zure iruzkina sartzeko. Zure Facebook edo Twitter-eko profila erabili baldin baduzu, zure iruzkinak eta eztabaidaren esteka zure horman edo zure timeline-ean ageriko da, zure lagunak modu berean ikus ditzaten eta eztabaidara gehi daitezen.

Eztabaidagai berririk proposa dezaket?

Hasieran Legebiltzarrak sortuko ditu eztabaidak bere jardueraren arabera, baina aukera hori zabalik dago geroari begira.

Edozein iritzi eman dezaket?

Pertsona guztienganako errespetua eta hizkera egokia ezkatzen da, besterik ez. Iruzkinak desegokitzat markatzea dago, eta moderatzaileak eztabaida konstruktibo baterako jarritako arauetara egokitzen diren ala ez erabakiko du. Iruzkinak ezabatuz gero, bete ez den araua zehaztuta azalduko da.

Zer gehiago egin dezaket?

Ideiak proposatu eta besteenak komentatzeaz gain, iruzkinen eta ideien aldeko edo kontrako botoa  eman dezakezu, eta desegokitzat  markatu ditzakezu, gainbegiratzeko. Iruzkinak denboraren edo balorazioaren arabera ordenaturik ikus ditzakezu. Noski, beti izango duzu botoak zuzentzeko aukera.

ADI! erabiltzeko arauak

Eztabaida konstruktiboa eta onuragarria laguntzeko asmoz, foro honetako oinarrizko portaera-arau hauek ezarri dira:

  1. Ekarpenek eta iruzkinek gaiari lotuak izan behar dute.
  2. Iruzkinek errepestua agertu behar dute beti pertsonekin eta iritziekin adeitsuak izango dira beti.
  3. Eztabaiden epeek ondorioen prozesuaren eboluzioa eta legebiltzarkideekiko komunikazioa baldintzatuko dituzte.
  4. Legebiltzarkideek eztabaidetan parte har dezakete.
  5. Eztabaida amaitu eta gero, agiri bat prestatuko da ekimen eta babes handiena duten iruzkinak zehazki jasotzeko. Agiri hau Legebiltzarreko talde guztiei bidaliko zaie.
  6. Eztabaida moderatuta egongo da, aurreko arau guztien betetzen direla  bermatzeko. Arauak ez betetzeagatik iruzkinen bat ezabatuz gero, bete ez duen araua azalduko da, gardentasunaren alde.