Parlamento Vasco Eusko Legebiltzarra-k proposatuta
Azaroak 24, 2011
Klima Aldaketari buruzko Lege honek energiaren alorrean, garraioan, lurralde-antolamenduan, hirigintzan, etxebizitzan, hezkuntzan edota nekazaritzan zeharka eragin nahi du, ekonomiaren desmaterializaziorako joera izango duen eredu ekonomikorako bidean beharrezkoa den aldaketa estrukturala bultzatzeko.
Eredu horrek ekoeraginkortasun handiagoa emango digu eta, halaber, gure gizarte-ongizatearen zutabe garrantzitsua izango den enplegu berdea sortuko du. Gainera, ezagutza, sentsibilizazioa, partaidetza eta berrikuntza sustatzeko baliabideak garatuko ditu, klima-aldaketaren alorreko jarduna aukeratzat har dezagun.
Ezarritako prozedura jarraituz, zuzenketen prozesua itxi aurretik ADI!-tik hiritarren ekarpenekiko txosten bat bidaltzen diegu legebiltzarkideei, eztabaida parlamentarioan kontuan har ditzatela.
Gune honetan prozesuak sortzen den informazioa eskuratzen dugu, zuek legearen behin-betiko egitean zuen ekarpenen eragina jakin dezazuela.
Badaude mugimendu batzuk eta pertsona ospetsuak, ustez jakitunak, klima-aldaketa gizakiaren ondorioa ote den zalantzan jartzen dutenak eta ziklo naturala dela uste dutenak. Zer ziurtasun daude horretaz¿Uste duzu glaziazio berri baten aurreko aro bero batean gaudela¿
Uste duzu gizartea gehiegi ikaratzen ari dela arazo honekin, eta arrazoizko doitze batzuekin eta traumarik gabe konpon daitekeela¿
Benetan beharrezkoa al da energia-kontsumoaren maila gutxitzea, ala balantza poliki-poliki energia berriztagarrietarantz eramatea nahikoa ote da¿
Gaur egun duzun energia-kontsumoa iraunkorra dela uste duzu¿ Kontsumoak gutxi ditzakezu zure bizi-kalitateari eragin gabe¿
Ibilgailua egun biz behin bakarrik erabiltzeko prest egongo al zinateke¿
Ikerketa askoren arabera, hirietako biztanle-dentsitate handiek lagundu egiten dute eraginkortasuna hobetzen eta berotegi-efektuaren gas-isurtzeak gutxitzen. Baina ikerketa horiek ez dituzte aztertzen beste efektu batzuk, hala nola osasuna, estresa, naturarekiko kontaktuaren ondorio psikologikoak. Zure ustez, kontzentrazioa sustatu behar da, dentsitate baxuaren ordez¿
Badaude talde batzuk, hala nola garraiolariak edo garraio publikoen gidariak, guztiz erregai fosilen erabileraren menpe daudenak. Zuzenki eragiten dieten neurriak hartuz gero, uste duzu Estatuak, zergen bidez, konpentsazioak eman beharko lizkiekeela¿
Uste duzu garraio-publikoa edo baliabide garbien bidezko joan-etorriak (oinez, bizikletaz...) bultzatu beharko lituzkeela, haien erabilera benetan ekologikoki errentagarria izateko eta hiritarrek gehien erabilitako aukera bihurtzeko¿
Energia nuklearrak berotegi-efektuko gas-isurtzeak gutxitzen ditu, baina beste arrisku batzuk dakartza. Une honetan arrazoizko aukera bat dela uste duzu, energia berriztagarriek kostu eta eraginkortasun lehiakorrak lortu arte¿
Haize- eta eguzki-energiak termikoak edo nuklearrak baino aldakortasun handiagoa daukate; beraz, teknologiak biltegiratze-arazoa konpondu arte, erabat ordezteak horniketaren kalitatea gutxitzea ekarriko du. Uste duzu faktore horrek berotegi-efektuaren aurrean neurriak hartzeko epeak baldintzatu behar dituela, ala horiek berehalakoak izan behar dira naturaren zainketa lehenetsiz¿
Energia berriztagarriek ere ingurumenaren orekari eragiten diote. Zeintzuk dira kalte gutxien egiten diotenak, zure ustez¿Zein arrisku izan ditzakete energia sortzeko sistema berriek¿
Ohiko energiak ordeztu ote genitzake, bere osoan, energia berriztagarriekin¿
Denok dauzkagu ideiak gure hiriak hornituko dituzten baliabideak hobetzeko eta hiri iraunkorrak energetikoki garbiak bihurtzeko. Zein eguneratze garatuko zenituzke zure hiria edo herria errentagarriagoa izateko¿
Halaber, denok dauzkagu herrialde iraunkorren erreferenteak. Beraz, zure ustez, zein herrialde ari da politika energetiko hoberenak ezartzen planetaren iraunkortasunerako¿ Zergatik¿ Uste duzu politika horiek gure eguneroko bizitzan ezartzeko modukoak direla, ala gure lurralde-esparruan ezarri ezin diren energia motetan oinarrituta daudela¿
97 Proposamen
82 Iruzkin
176 Boto
0 Partaide